XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) alkimia bezala ezagutu izan dena.

Bizanzion ere landu zela aitortu behar da.

Berarekin batera maila tekniko bat eskatzen duten aurkikuntza batzuk lortu ziren.

Greziar sua, adibidez; 678. urtean Konstantino IV.ak arabiarrei irabazitako batailan eta geroztik erabilitakoa.

Su hau nafta, erretxina edo sufrez osatutakoa zen eta aparatu desberdinez jaurtikitzen zuten.

Maila berean konposatu pirotekniko batzuk jar ditzakegu.

Azkenik, harrien ahalmen alkimikoak zirela eta, mineralogiak ere nolabaiteko aurrerapena lortu zuen.

Medikuntza

Bizanziar medikuntzaren sorrerak, Alexandriako eskolarekin erlazio hertsia du.

Dakigunez, III. mendetik VII. menderarte, medikuntzari buruz garrantzirik handienetako tokia Alexandria izan zen.

Nahiz 390. urtean bere Liburutegiaren lehenengo erreketa izan, bere eraginak aurrera segitu zuen eta bertan zientziak eta filosofiak berriro guztiz batuta (greziarren jokaeraren aurka) medikuntzaren garapenerako oso giro egokia sortu zuten.

Baina, denbora aurrera joan ahala eta baldintza politikoengatik, egunetik egunera hiriburu berriaren (hots, Konstantinoplaren) garrantzia handiagotu egin zen, eta orduan, kultur gizon nahiz medikurik ospetsuenak bertara joaten ziren bizi izatera eta, bide batez, lan egitera ere bai.